Carlo Maria Martini
Carlo Maria Martini (Orbassano (Piemonte), 1927ko otsailaren 15a - Gallarate 2012ko abuztuaren 31) italiar kardinala izan zen, 1980 eta 2002 artean Milango artzapezpikua izan zena.
Jesusen Lagundiaren kidea eta 1952an apaiz ordenatua, 1983an kardinal bilakatu zen. Bere kideen artean ikuspuntu liberalak zituen eta 2005eko konklabean Aita Santua izatekotan egon zen. 1998an ¿En qué creen los que no creen? liburua argitara eman zuen, zeinetan Umberto Ecorekin elkarrizketa garatzen duen hainbat gairi buruz, hala nola itxaropena edo emakumezkoek elizaren baitan zer jarduera egin dezaketen. Antzinako hizkuntzetan aditua zen; Greziera, Latina eta Hebreeraz gain, Aramera eta Caldeera ezagutzen zituen, eta Italieraz gain, Ingeles, Alemaniera, Frantses, Portuges, egungo Greziera eta Arabieraz mintzatzeko gauza zen. 2010ean web orria[1] sustatu zuen, Roberto Tuccirekin batera, gazteei Vatikanoko II. Kontzilioa ezagutzera emateko xedeaz. Parkinsonen gaixotasuna nozitu zuen zaharretan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Maria Martini |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |