Kreazioaren Zutabeak
Kreazioaren Zutabeak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | NASA |
Sorrera-urtea | 1995 |
Aurkikuntza data | 1920 |
Aurkitzailea edo asmatzailea | John Charles Duncan (en) |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kreazioaren Zutabeak Arranoaren Nebulosako izarrarteko gasak sortutako elefante tronpen argazki bat da, Hubble espazio teleskopioak ateratakoa. Argazkiaren eremua Lurretik 6.500 argi urtera dago[1]. Aglomerazio horiei horrela deitzen zaie, horiek osatzen dituzten gasa eta hautsa izar berriak sortzeko prozesuan dagoelako, eta, aldi berean, duela gutxi sortu diren hurbileko izarren argiaren eraginez higatzen ari delako[2]. 1995eko apirilaren 1ean hartua, Hubbleren hamar argazki onenetako bat zela izendatu zuen Space.com webguneak[3]. Argazkiaren ardura izan zuten astronomoak Jeff Hester eta Paul Scowen izan ziren, biak Arizonako Estatu Unibertsitatekoak. 2011n, ingurune hori ESAko Herschel Espazio Behatokiak berrikusi zuen.
2014ko berrikuspena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko argazkia egin eta 20 urtera erresoluzio handiagoa zuen beste bat egin zuen Hubble espazio teleskopioak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «NASA - 'Elephant Trunks' in Space» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Ingelesez) «Embryonic Stars Emerge from Interstellar» HubbleSite.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «SPACE.com -- Best Hubble Space Telescope Images» web.archive.org 2009-05-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).