Fair use
Fair use (zentzuzko erabilera) Estatu Batuetako legediko termino bat da, egile eskubideak edo marka erregistratuak bortxatzearen salaketen aurkako defentsan erabiltzen dena. Marka erregistratuez aritzerakoan, Estatu Batuetako auzitegiek lau faktore izaten dituzte kontuan zentzuzko erabileraren defentsa baliozkoa den erabakitzeko:
- Erabileraren intentzioa eta izaera.
- Egile eskubidedun lanaren jatorria.
- Erabilitako zatiak lanean duen garrantzia.
- Erabilerak lanarekiko merkatuan duen eragina.
Marka erregistratuen kasuetan, erabiltzaileak izen deskriptibo, geografikoki deskriptibo edo pertsonaleko marka bat erabiltzen ez duela frogatu behar du, baizik eta bere ondasunak edo zerbitzuak deskribatzeko, hauen jatorri geografikoa deskribatzeko edo enpresa zuzentzen duen pertsona izendatzeko baino ez duela erabiltzen.
Babestutako lanen erabilera zuzena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanen gaineko egile eskubideek badituzte muga batzuk. Zentzuzko erabilera da garrantzitsuenetako bat. Zentzuzko erabilera kontsideratzen da kritika, iruzkin deskriptiboak, albisteak, irakaskuntza edo ikerketa egitea. Lan baten erabilera zentzuzkoa ote den erabakitzeko, faktore hauek izaten dira kontuan:
- Erabilera irabazi asmorik gabekoa eta hezigarria, edo komertziala den.
- Erabilitako lanaren zatia.
- Erabilera horrek babestutako lanarekiko merkatuan duen eragina.
Fair use erabilera euskal Wikipedian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko abenduan euskarazko Wikipedian fair use delakoa ez erabiltzea adostu zen bozketa baten bidez.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Arrazoizko erabileraren inguruko testua
- (Ingelesez) Copyright eta Fair Use azalpenak